Gure herria Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Bidasoa ibaiaren ertzean, Lapurdi eta Gipuzkoako mugan. Berak, Arantza, Etxalar, Igantzi eta Lesakarekin batera, Bortzirietako bailara osatzen dute.
Berako herriak hiri-eremu interesgarria dauka, ondare-balio handiko eraikinez betea. Haietako batzuetan familia ospetsuak bizi ziren, hala nola Baroja familia Itzea etxean. Udaletxea aipagarria da zeinak Julio Caro Barojaren motibo alegorikoak dituten horma-irudi polikromatuak dituen eraikin barrokoa den.
Herri euskalduna gara, izanik Euskara hizkuntza ofiziala da eta biztanleen % 70-a euskal hiztunak gara.
Gure eskualdeko xokoak ederrak eta interesgarriak dira. Arantzan, eliza gotiko-errenazentista nabarmena da bai eta Aranibarko dorretxea ere. Igantzin, natur erreserba bat dago, eta bertan San Juan-Xar, giza eskuek handitutako haitzulo natural bat. Hiru iturburuetako ura edateko ohitura dago, eta batzuek diotenez, sendagarriak baitira.
Errepidea jarraituz hurrengo geralekua Etxalarko Bentak dira, Etxalar herrixkara garamatzatenak. Bertan, bere baserri bikainez eta eliza ederraz goza daiteke. Elizako hilerrian erdi aroko hilarri bikainak aurki daitezke. Baina Etxalar bere uso-sareengatik ere ospetsua da, sultanan usoak ehizatzeko antzinako sare-sistema erabiltzen baitute. Hemendik Zugarramurdiko sorginen kobazuloak eta bertako Sorginen Museoa ikustera joan daiteke. Baina N-121A errepidera itzuliko gara, Bidasoa berriro zeharkatu eta Lesakara iristeko, herri Eder bat non jauretxe asko eta Erdi Aroko bi dorre dauden, baita Burdin eta Burdinola Zentroa ere. Kantauriko kostaldea hurbil dago, bai Hegoaldekoa aldean, bai Iparraldekoa, eta hainbat herri oso ederrak dira ahala nola Donibane Lohizune, Hendaia, Hondarribia edo Donostia eta bertako hondartzak nabarmentzen dira.
Beratik gertu interes turistiko handiko gune naturalak bisitatu daitezke, hona hemen horietako batzuk.
Bidasoa Beratik gertu interes turistiko handiko paisaia natural desberdinak bisita daitezke. Hemen horietako batzuk eskaintzen dizkizugu.
| 8 km |
Larun, Euskal Mendia. 905 metroko altuerarekin, Larunek, Euskal Herriko mendi ezagunetakoa bat da, imajina daitekeen ikusmira ederrenetako bat eskaintzen du, izan ere 30 km-ko distantziara ikus daiteke oskarbi badago (Michelin gidan 3 izar dauzka).
| 12 km |
Sara Lapurdiko udalerri bat da Donibane Lohizunetik oso gertu dagoena, 14 km-tara zehatz-mehatz. Bertako kaleetatik itzuli bat ematea edota leizeetan barneratzea esperientzia paregabeak dira.
| 17 km |
Nafarroako Parke Natural honetan, lorategi botaniko bat, zozoak, katakurtxintxak eta zazpi okil espezie aurki daitezke da, Bidasoa ibaiaren ondoan, Oieregiko udalerrian.
En nuestra zona se celebran diversas y peculiares eventos: Carnaval con pastores y niñeras, desfile de carrozas el Lunes de Carnaval, iñude eta artzaiak, Feria de Artesanía, Día de la Tierra … Pero nuestro pueblo ofrece más cosas. Te mostramos algunos eventos que celebran estos días en nuestra zona.